XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
150. urteurrena ospatuko dugula ta...Plan Zen 1834.
Urteak joan, urteak etorri, hemen kazkagogorrenak irabaziko du, hori garbi dago.
Hots haundia du egun hauetan Barrionuevoren Plan ZEN delakoak.
Espainiako Gobernuak, ordea, ez du konturatu nahi honelako neurriez eta horrelako astakeriez asperturik gaudela euskaldunok.
150 urte daramatzagu gisa bereko egoera latz honetan etengabe zailtzen eta geurean sendotzen.
Gaur eguneko agintari espainiarrek ez dute deus berririk asmatu.
Gaur egun, Espainiako gobernuak duela 150 urte orduko erreginak eta errejimen liberalak egina berbera eraman nahi du aurrera.
Isabel II.aren menpean armetan jarri ziren euskaldunak, garaiko karlistak, ez zuten
Ordukoentzat erreginak erabakitako ZEN planaren arabera, buru zebiltzanak armaz pasatuak izan ziren (ihes egindakoak ezik), buru ez zirenak sei urtez ejerzitu espainiarraren zerbitzura eramanak inperio espainiarrak menpeko zituen urruneko lurraldeetara.
Garbi ikus daiteke hori Aragoiko Boletin Ofizialak 1834.ean, 9 alean argitara emaniko aginduan.
Duela 150 urte,
Boletin Ofizial bereko 29 alean, berriz, aditzera ematen zenez, Espainiako erreginaren tropak Zumalakarregiren atzetik zebiltzan Iruñea inguruetan.
Garaiko egunkarietan agertzen zen Iturralde koronelak burutzen zituen armagizonak prest zeudela karlistak utzi eta erreginaren agintaritza ezagutzeko.
Eta horrez gainera, Frantzia ere sarturik zegoen 1834.eko Plan ZEN hartan.
Mugaz inork armarik ez pasatzeko aginduak eman zituen, eta bidenabar mugaz harunztik gordeta ziren euskal mutilak Frantzia barneko lurraldeetara eramanak izateko, poliziek ongi zaindurik.
Galdegin behar honetaz gaur eguneko euskaldun exilatuei...
Paper zahar hauek eskura ekarri dizkidan jaunak erraten zidan:
Eta hori erran ondoan, beste hau:
Sitsak erdijaniko paper zahar hauen berri emana dugu, beraz Plan ZEN honen 150. urteurrenean.